MICE · Meetings, Incentives, Conferences & Events
Helburuak betetzen dituzten bilerak
eta irauten duten esperientziak.
MICE munduak bilerak eta enpresa-ekitaldiak baino askoz gehiago biltzen ditu: pertsonak konektatzeko, ezagutza partekatzeko, taldeak sendotzeko eta helmuga berriak ezagutzeko aukerak dira. Donostiatik, enpresa, talde eta helburu bakoitzera egokitutako MICE esperientziak diseinatu eta antolatzen ditugu.
Ekitaldiak antolatzen dugun esperientzia lurraldearen ezagutzarekin uztartzen dugu, Donostiaren eta Euskadiren funtsa modu autentiko eta ezberdinean ezagutzeko aukera ematen duten programak sortzeko.
Neurrira egindako proposamenak sortzen ditugu honetarako:
- Bilerak
- Konbentzioak
- Pizgarri-bidaiak
- Produktu-aurkezpenak
- Team building
- Beste enpresa-ekitaldi batzuk
Espazio berezidak, jatetxeak, jarduerak, esperientziak eta tokiko hornitzaileak hautatzen ditugu, bai logistika bai programa berezi bihurtzen duten xehetasun txikiak zainduz. Lan-bileretik hasi eta pizgarri-bidaia oso bateraino, esperientziaren zati bakoitza koordinatzen dugu, dena ondo joan dadin eta parte-hartzaileek helmugaz gozatu ahal izan dezaten.
Enpresa-ekitaldi on batek ez ditu bere helburuak soilik betetzen: irauten duten oroitzapenak, konexioak eta esperientziak sortzen ditu.